argia.eus
INPRIMATU
Sexu erasoa salatu du emakume batek Lizasoko jaietan
  • Ultzama udalerriko Lizaso kontzejuan jaiak izan dira asteburuan eta emakumeak erasoa salatu du. Erasotzaileak ihes egin du.

ARGIA @argia 2019ko urriaren 28a
Lizaso kontzejua. Argazkia: Wikimedia.

Igande goizaldera gertatu zen. Emakumea tabernako komunean sartu zen eta erasotzaileak atzetik jarraitu, komunean sartu, eta ukituak egin zizkion. Emakumeak hozkada egin zion eta laguntza eskatu zuen oihuka. Erasotzaileak alde egin zuen. Tabernako jendeak Foruzaingoari deitu zion eta emakumeak salaketa jarri zuen polizia etxean. Ikerketa abiatua da.

Lizasoko udalbatza igande goizean elkartu zen eta kontzejuko jaiak bertan behera uztea erabaki zuen. Elkarretaratzea egin zuten ondoren. Udalbatzak erasoa salatu eta biktimari babesa eskaini dio, aho batez onartutako agiri ofizialean.