Erasoa iragan asteburuan jazo zen. Hiru gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak.
Pasa den asteburuan egin zioten sexu erasoa neskari, inauterietan. El Correok emandako informazioaren arabera, Poliziak salaketan jaso du emakumea lagunekin atera zela, eta bakarrik geratu zen unea baliatu zutela erasotzaileek honi edaten emateko. Edan ostean konortea galdu eta goizaldean esnatu zen Solokoetxen, obretan den gune batean. Herritar batek deitu zuen larrialdietara, eta adin txikikoa ospitalera eraman zuten. Hainbat iturrik publiko egindako informazioaren arabera, 13 urte ditu erasotuak.
Ospitaleratu ostean izan zuen Ertzaintzak erasoaren berri. Ikerketa bat abiatu, eta emakumeak jarritako salaketaren ondotik, hiru gizon atxilotu dituzte ostegunean. Atxilotuak 18 eta 21 urte artekoak dira.