argia.eus
INPRIMATU
Sexu erasoa leporatuta, bi gizon atxilotu dituzte Mungian
  • Astelehen goizaldean jazo da erasoa.

ARGIA @argia 2020ko maiatzaren 18a

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, astelehen goizaldean sexu erasoa egin diote emakume bati. Erasoarekin loturan, goizaldean bertan bi gizon atxilotu ditu Mungiako Udaltzaingoak.

Atxilotuak eta gertakariaren ikerketa Ertzaintzaren esku egotera pasa dira.