argia.eus
INPRIMATU
Sexu erasoa egotzita, espetxean sartu dute Bilboko gimnasio bateko entrenatzailea
  • Pasa den igandean, gimnasioan entrenatzailea eta emakume gazte bat bakarrik geratu zirenean, eraso egin zion gizonak. Hala salatu du gimnasioko bezeroak, eta auzitegian deklaratu ostean gizonaren espetxeratzea agindu du epaileak.

ARGIA @argia 2020ko martxoaren 10

Emakumeak bizkarrean lesio muskularra zuela-eta, masajea egingo ziola esan zion 33 urteko entrenatzaileak. Biak bakarrik egon arte itxaron zuen gizonak, masajea emateko, eta orduan sexualki eraso egin zion.

Emakumeak berehala jarri zuen salaketa Ertzaintzan. Astelehenean erasotzaileak auzitegian deklaratu zuen eta horren ostean kartzelan sartzeko agindua eman du epaileak.