argia.eus
INPRIMATU
Sexu-erasoa egin diotela salatu du emakume batek Erandion
  • Joan den barikuan, Erandion, sexu-eraso bat jasan zuela salatu du emakume batek. Udalerri horretako talde feministek eraso hori salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur, astelehenean, metro-geltokiaren irteeran.

Hiruka .eus 2019ko irailaren 30a
Sexu-eraso bat salatzeko manifestazioa, Erandion. Uriola.eus-en artxiboko irudia.

Barikuan, irailaren 27an, Erandio udalerrian sexu-eraso bat jasan zuela salatu du emakume batek; ondorioz, Ertzaintzak horren inguruko ikerketa jarri du martxan. Oraindino ez dute inor atxilotu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Polizia iturrien arabera, emakumeak barikuan bertan jarri zuen salaketa, erasoa jasan ondoren. Erandioko hainbat talde feministak elkarretaratzea deitu dute "bortxaketa" hori salatzeko. Hitzordua 19:30ean jarri dute, Erandioko metro-geltokiaren parean.