argia.eus
INPRIMATU
Sexu eraso saiakera bat jazo da Bilbon
  • Larunbatetik iganderako goizaldean gertatu zen eraso saiakera. Emakumeak salaketa jarri du.

ARGIA @argia 2019ko abuztuaren 19a
Bilboko Konpartsak eraso matxistak gaitzetsi eta autodefentsa feminista aldarrikatuz egindako agerraldia (Argazkia: Bilboko Konpartsak)

Bilboko Aste Nagusia abiatu eta ordu gutxira gertatu zen eraso matxista. Segurtasun sailak jakinarazi duenez, gizon bat emakume bati sexu erasoa egiten saiatu zen. Emakumeak salatutakoaren arabera, Deustuko zubitik gertu dagoen lorategi batean pairatu zuen eraso saiakera.

Salaketa jasota, Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta erasotzailearen bila ari da.