Abuztuaren 19an, goizaldean, adin txikiko batek eraso sexista pairatu zuela baieztatu dio Ertzaintzak Maxixatzeni. Ertzaintzak zapatuan jaso zuen sexu erasoaren salaketa, eta gertatutakoa ikertzen ari dela jakinarazi du.
Azken egunotan Andra Mari jaiak ospatu dituzte herrian, eta, festetako egunetan eraso sexistarik gertatu ez zedin, kanpaina bat eta protokolo bat ezarri zuen Azkoitiko Udalak. Besteak beste, eraso sexisten kontrako informazio gune bat jarri zuten Herriko plazan, Torre Zuri erakustokiaren aurrean. Bertan bi hezitzailek informazioa eta orientazioa eskaini zieten bertaratzen ziren guztiei.
Honako oharra bidali zuen koalizioak Maxixatzeneko erredakziora:
"Lehenik eta behin gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diogu erasoa jasan duen emakume gazteari eta bere famili eta gertukoei.
Eraso hau ezin dugu ulertu zerbait isolatua bezala, Azkoitikoa ez da salbuespen bat, sistema patriarkal oso bateko izerbegaren punta edo eraso agerikoena dela esan dezakegu. Festa giroaz baliatuta asko izan ohi dira mota guztietako erasoak eta instituzioetan lanean jarduten dugunon ardura da honi aurre egitea gizarte osoarekin batera.
Honetarako, festen aurretik ere hala esan genion Udalari eta berriro mantentzen dugu, urte osoan egin behar dugula prebentzio eta sentsibilizazio lan sakon bat gizarte eragile eta talde feministekin elkarlanean holako gertakizunak sustraitik ebaki eta honekin behin betikoz amaitzeko".
Albistea hau Azkoitiko Maxixatzenen argitaratu da eta duen CC lizentza baliatuta ekarri dugu ARGIAra