Irlanda bihur daiteke sexu berekoen arteko ezkontzak legeztatzea erreferendum bitartez onartu duen munduko lehen herrialdea. Erreferenduma ostiralean, maiatzak 22, eginen dute eta bertan sexu berekoen arteko ezkontzak legeztatu edo ez erabakiko dute.
Inkesten arabera “baietza” izanen da garaile. Enda Kenny Irlandako lehen ministroak adierazi duenez, bozkaketan baietza gailentzea "gizarteak aurrera egin duenaren seinalea" izanen da. Frances Fitzgerald Irlandako Justizia eta Berdintasun ministroaren arabera, erreferendumak gizarteari “argi eta garbi” planteatu behar dio ea “sexu bereko pertsonek elkarrekin ezkontzeko eskubidea izan behar duten”.
Irlandako Errepublikak 2010ean Harreman Zibilen legea onartu zuten. Lehenengo aldiz herrialde honetan, sexu bereko pertsonen arteko bikoteak legalki aitortu zituzten.
Baietzaren aldeko mugimenduak indarra hartu du azken urtean. Hona hemen maiatzaren 22an sexu bereko bikoteak ezkontzea legeztatzearen aldeko bozka egiteko gonbita: