argia.eus
INPRIMATU
Sexu bereizketa egiten duten eskolak diru publikoz laguntzea ontzat eman du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak
  • Espainiako Estatuko Konstituzio Auzitegiak atzera bota du PSOEk LOMCE legearen aurka aurkeztutako errekurtsoa, eta ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten eskolei diru-laguntza publikoak ematea zilegitzat jo du.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko apirilaren 11
Arg: eldiario.es

PSOEk 2014ko martxoan aurkeztu zuen LOMCEren aurkako helegitea, eta atzera bota dute astearteko bilkuran. Errekurtsoak eskatzen zuen, besteak beste, sexu bereizkeriazko hezkuntza diru publikoz finantzatzea eta erlijioa derrigorrezko ikasgaia ez izatea.

Helegiterako argudio guztiak errefusatu ditu Espainiako Estatuko Konstituzio Auzitegiak, beraz, sexu bereizkeria diruz lagunduko du Estatuak, eta erlijioa derrigorrezko ikasgaia izango da.