LGTB Harrotasunaren Nazioarteko Egunak Euskal Herriko hiri nagusiak koloreztatu ditu ekainaren 28an. Borrokarako, sexu askatasuna aldarrikatzeko eta aniztasuna ospatzeko egunean ortzadarra izan da protagonista.
Hego Euskal Herriko hiriburuetan barrena manifestazio jendetsuak izan dira. Arratsalderako zegoen egina deialdia lau hiriburuetan eta ehunka lagun bildu ditu gay harrotasunaren eta aniztasunaren aldarrikapenaren egunak. LGTBfobiaren aurkako aldarriak nagusitu dira eta errefuxiatuekiko elkartasuna adierazi dute manifestariek. Bilbon, esaterako, Harrotasunak ez du mugarik lelopean egin dute. Eredu tradizionaletik kanpo dauden errealitate ugariak aldarrikatu dituzte.
Manifestación #28J: Con fronteras no hay orgullo #LGTBIQ #libertadsexual #DDHH https://t.co/wLfZDcyGQM pic.twitter.com/lydrsyob9V
— Ecuador Etxea (@EcuadorEtxea) 28 de junio de 2016
Harrotasunak ez du mugarik! #E28 #harrotasuna #ongietorrierrefuxiatuak pic.twitter.com/Q5ZeUqtd2X
— Asier G. Barrenetxea (@asier_gomez) 28 de junio de 2016
Iruñeko manifestazioko irudiak ekinklik.org webguneak jaso ditu.