argia.eus
INPRIMATU
Sexu abusuengatik Juan Kruz Mendizabal zigortu du Elizak
  • 2001 eta 2005 urteetan, Donostiako Alde Zaharreko San Vicente parrokiako apaiz zela, bi adintxikikori egindako ukitze desegokiak egin izana frogatutzat eman du Donostiako Elizbarrutiak. Juan Kruz Mendizabalek aitortu egin du bere erruduntasuna.

Goiena @goiena 2017ko urtarrilaren 11
Juan Kruz Mendizabal, Goienari emandako elkarrizketetako batean.

Donostiako Elizabarrutiak igorri duen prentsa-oharraren arabera, 2016ko martxoan izan zuten Elizbarrutiko agintariek Mendizabal apaizaren aurkako salaketen berri. Orduan martxan jarritako prozesuak salatutako ekintzen egiazkotasuna frogatu duela dio Elizbarrutiak, eta gaineratzen du ekintzok sortutako mina eta lotsa bere gain hartu eta barkamena ere eskatzen duela.

2006tik 2010era, Bergaran

1963an Ormaiztegin jaioa, 1992an egin zen apaiz, eta 1996tik 2004ra Donostiako Alde Zaharrean bizitzen egon zen Gipuzkoako gazteen batzordetzako arduradun izan zen bitartean. 2006tik 2010era Bergaran izan zen Santa Marinako, San Pedroko eta Elosuko parroko lehenik eta Antzuolako parroko ere bai, ondoren. Gipuzkoako gotzain Jose Ignacio Munillaren ondoan sei urtez aritu eta gero, bikario nagusi izateari utzi zion 2016ko apirilean. Gaur arte Errenterian ari zen, bateko eta besteko elizatan laguntzen ardura jakin barik.

Albiste hau Goienak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra