argia.eus
INPRIMATU
Atxilotu egin dute Bilboko eraso faxistaren egilea
  • Sevillako Benacazón herrian atxilotu dute apirilaren 27an Bilbon "Arriba España" oihuka herritar bati eraso egin zion ultra, Espainiako Poliziak Twitter bidez jakinarazi duenez.

Axier Lopez @axierL 2017ko maiatzaren 02a
Erasoen egilea faxisten agurra egiten Bilboko Plaza Barrian

 

 

 

Erasotzailearen lagun batek grabatutako bideoak aurkakotasun handia piztu zuen; bide horri esker identifikatu ahal izan dute egilea. Supporters Gol Sur ultra taldeko kidea da. Azaroan eraso homofobo batengatik atxilotu zuten.