L’Humanité-ren ustez: “frankistak bizirik daude”, La Croix egunkariak, berriz, "Katalunia setio-egoeran dago" dio. Frantzia Intsumisoko Jean-Luc Melénchon-en iritziz “Espainiako Estatuak galdu du odol hotza, nazioak ezin du jantzi hertsigarririk izan”.
Politikari frantziarrek ez dute iritzi sendorik agertu Katalunian polizia espainiarrak eragindako bortizkeriari buruz. Marseillan atentatuz hildako bi emakumeekiko atxikimenduek desbideratu dute frantziar agintarien arreta.
Frantzia Intsumisoaren Jean-Luc Melénchon-en iritziz “Espainiako Estatuak galdu du odol hotza, nazioak ezin du jantzi hertsigarririk izan”
Melénchon izan da PSko Benoît Hamonekin batera iritzia eman duen frantziar politikari bakarrenetako bat. “Katalunian, Europaren bihotzean, jendeen boz ematea galarazteko bortxakeria zentzugabeak eta mehatxagarriak dira”.
Ezkerreko politikariak izan dira beren burua agertu duten bakarrak. Gainerakoak, Emmanuel Macron presidentea buruan buru, Espainiako Gobernuarekiko atxikimendu erabatekoa atxiki dute, isiltasunez atxiki ere.