argia.eus
INPRIMATU
Sententziaren zain gelditu dira Ibarbengoako obrak gelditzea saiatzeagatik auzipetutako hiru lagunak
  • Gaur goizean Getxoko epaitegietan epaitu dituzten hiru ekintzaileek argi dute, "balizko kalteengatik baino, protestak zigortu gura izan dituzte epaiketa honegaz". Izan ere, azaldu dutenez, akusazioak zigor-eskaera bertan behera uzteko proposamena egin du epaiketan, ekintzaileek obra-eremura sartzeko konpromisoa hartuko balute. Halere, horri uko egin eta sententziaren zain gelditu dira hiru gazteak.

Hiruka .eus 2018ko urtarrilaren 30

Sententziaren zain gelditu dira gaur Getxoko epaitegietan deklaratu behar izan duten hiru lagunek. Ibarbengoako parkinga eraikitzeko obrak oztopatzeko "indarkeria" erabiltzea egozten diete hirurei.

Epaiketa hasi aurretik, dozenaka lagun bildu da epaitegien aurrean, akusatuei euren elkartasuna adierazteko eta lurra defendatzea delitua ez dela aldarrikatzeko.

Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.