argia.eus
INPRIMATU
Sendagaien Europako Agentzia Janssen txertoa merkaturatzearen alde agertu da
  • Johnson & Johnson enpresaren Janssen txertoa merkaturatzeko baldintzazko baimena ematea gomendatu du Sendagaien Europako Agentziak. Europar Batasunean gomendatutako lau txerto daude.

Ixone Arana @ixonearana1 2021eko martxoaren 12a

Sendagaien Europako Agentziak eta Europako Batzordeak eman dite onespena Janssen txertoari. Txertoari buruzko datuek segurtasunari eta eraginkortasunari buruz ezarritakoa betetzen dutela ondorioztatu du Sendagaien Agentziak. Janssen txertoa dosi bakarrekoa da eta bi eta zortzi gradu arteko tenperaturan gorde eta banatu daiteke, beraz, Europar Batasuneko txertaketa kanpainan eragin nabarmena izango du.

Sendagaien Europako Agentzia ondorioztatu du txertoak %66ko eraginkortasuna duela, bestetik, botika etxeak %85eko eraginkortasuna duela dio eta Hegoafrikan egindako azterketan aldiz %57ko eraginkortasuna izan du txertoak. Europar Batasunak hitzartuta dituen 200 milioi dosietako 55 milioi 2021eko bigarren hiruhilekoak banatzearen konpromisoa hartu zuen botika etxeak.

AstraZeneca txertoaren inguruko zalantzak

Hego Euskal Herrian txertoa 55 urtetik gorakoei ere txertatzearen aukera aztertzen ari dira. Bitartean AstraZeneca txertoa zer esan handia ematen ari da. ARGIAn azaldu zenez, Danimarka, Norvegia eta Islandiak behin behinean eten egin dute AstraZenecaren txertoa jartzeko kanpaina, "tronbosi kasu larri" batzuen atzean loturarik ote dagoen jakin arte.

Austriak eta Italiak, bestalde, txerto horren sorta bat geldiarazi dute, ustez lotura izan dezaketen bi kasu larri atzeman ondoren. Sorta horren txertoak hamazazpi herrialdetan banatu direla zabaldu dute hainbat hedabidek, tartean Espainiako zein Frantziako estatuetan.