argia.eus
INPRIMATU
Sendabideak hautatzeko askatasuna eta hautuaren gaineko konfidentzialtasuna

Aitor Unanue Albizuri 2021eko irailaren 03a

Uste dut garrantzitsua dela azpimarratzea une hauetan bakoitza aske dela sendabideen artean hautua egiteko. Inork ezin gaitzakeela behartu terapia, farmako edo txerto jakin bat erabiltzera, hori gure eskubidea da, aske gara. Txertoak erabiltzekotan ondo informatuak izan behar dugu, eta medikuak idatziz preskribitu behar digu (Covid-aren aurkako marka guztiek horrela diote prospektuetan). Bestela inork ez bai du bere gain hartzen eragin dezaken kaltea.

"Inork inon ezin gaitzake gure egoera sanitarioari edo tratamenduei buruzko informazioa ematera behartu, txertoei buruzkoa barne"

Bestalde, inork inon ezin gaitzake gure egoera sanitarioari edo tratamenduei buruzko informazioa ematera behartu, txertoei buruzkoa barne. Hirugarren batek gure informazio sanitarioa publiko egitea delitu larria da, protokoloen aitzakian bada ere.

Txertaketaren aurrean norbere informazio sanitarioa publiko egiten aritzeak, farmazeutikoei soilik egiten die mesede nire ustez, gizarteari inolaz ere ez. Gizartea zatikatu eta ahultzeko bide soil bat izan liteke, interes korporatiboen mesedetan. Beraz, horretan dabilen oro nahiko agerian gelditzen ari da norentzat ari den lanean, nire iritzian.

Diru irabaziak biderkatzea beste interesik ez duten farmazeutikoen presioa gero eta lotsagabeagoa den garaian oso garrantzitsua da gogoan izatea bi kontzeptuak: sendabideak hautatzeko eskubidea dugula eta norbere informazio sanitarioa konfidentziala dela.

Larunbaterako, irailak 4, Irun eta Hendaia arteko Santiago Zubian izango naiz Bizitza ekimenak eginiko deiari erantzunez, faxismo berri hau salatzera, Ipar eta Hego Euskal Herritarrak, askatasuna aldarri.

Aniztasunean elkarbizitzen denean urrunera baikoaz.