argia.eus
INPRIMATU
“Selektibitateari ez!” esango diote Ikasle Abertzaleek ekainaren 6an Hego Euskal Herriko unibertsitateetan
  • Selektibitatea eta Baxoa frogak gertu dauden honetan, Ikasle Abertzaleek Selektibitateari ez! esango diote ekainaren 6an Gasteizko, Donostiako, Leioako, Bilboko eta Iruñeko fakultateetan. Selektibitatea froga “arrotz eta zapaltzailea” dela diote, “kapitalismoak bizirik jarraitu eta indartzeko burgesiak daukan beste mekanismo bat”.

ARGIA @argia 2018ko maiatzaren 31
Arg: Ikasle Abertzaleak

“Sarri esan izan dugun bezala, hezkuntza pertsona eredu jakin batzuk sortzeko eta munduaren ikuskera burgesa garatzeko erabiltzen den mekanismoa da selektibitatea: jokamolde eta jarrera indibidualista zein berekoiekin, hiritar izaera baten baitan, zapaltzaileen historiarekin, izaera sexista batekin... Bide horretako pauso bat gehiago da selektibitatea eta horregatik zaigu arrotza”, azaldu dute Ikasle Abertzaleek prentsa-oharrean. Selektibitateak eta Baxoak ikasleak “mailakatzen eta sailkatzen” dituela salatu dute, eta horrek konpetibitate eta estres egoerak sortzen dituela.

Horregatik, ekainaren 6an selektibitatearen aurkako mobilizazioak antolatu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan.