Selektibitatearen antzekoa, baina LOMCEren curriculumari segituko dion proba izanen da NUPek eta Hezkuntzak prestatuko dutena.
LOMCEren curriculumari men eginen dion etsamina. Hori da selektibitatearen ordez Nafarroan NUPek eta Hezkuntza sailak egin nahi dutena. Unibertsitate publikoak bere instalazio propioetan gauzatu nahi du azterketa.
Litekeena da batxilergoko lehenengo mailako irakasgaiak sartzea proban, baina hautazko aukerak ematea, horiek egin beharrean bigarren mailako irakasgaiak hautatzeko.
LOMCEren arabera, unibertsitate bakoitzak bere proba propioa prestatuko du. Hautsak harrotu ditu neurriak, dena dela. Horregatik, askok eskatu dute bigarren batxilergoko nota izatea unibertsitaterako sarbidea arautzen duena.
Irakaslegoaren parte handi bat "kexu" da, eta etorriko daitekeen azterketa nolakoa izanen den ez dakienez, "ziurgabetasuna" salatu du.
Nafarroan, egin eginen da
Nafarroako Exekutiboak esan du herrialdean egin eginen dela azterketa, "ikasleek kanpoko unibertsitateetan ikasi ahalko dutela ziurtatzeko".
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra