argia.eus
INPRIMATU
Bateragune Auziko kideei kartzela zigorra ezarri die Auzitegi Gorenak, urte kopuruak jaitsi arren
  • Arnaldo Otegi eta Rafa Diezi hamar urtetik sei eta erdira jaitsi die zigorra Auzitegi Gorenak. Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto eta Miren Zabaletari 10 urtetik 6ra. Bost magistratutik hiru agertu dira sententziaren alde, eta bi aurka. Bi boto partikularretako batek absoluzioa eskatzen zuen, eta besteak berriz, epaiketa berriz egitea beste tribunal batekin.

2012ko maiatzaren 09a
Bateraguna auziko epaiketaren irudia

Hasiera batean Arnaldo Otegiri eta Rafa Diezi erakunde armatuko zuzendaritzako kide izatea egotzita eskatu zizkieten 10 urteko karztela zigorra. Hala, epaiak dio ez direla zuzendaritzako kide, horregatik murrizten zaiela zigorra, baina talde armatuko kide direla.

Auzitegi Nazionalaren arabera, ETAren aginduak jarraitu zituen ezker abertzaleak bide politiko eta demokratiko esklusiboa hautatu zuenean. Bost auziperatuei ETAren aginduz Batasuna berregituratzea egozten zaie.