Sei urte bete dira gaur (15) Autzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen aginduz Egin Irratia eta "Egin" egunkaria itxi zituztela. Auzipetuak epaiketaren zain daude oraindik. Espetxean inor ez badago ere, 400.000 euroko bermeak ordaindu behar izan dituzte eta hilero epaitegira joan behar dute sinatzera. Egoitzara sartzeko baimena bost urte pasa ostean eman zien epaileak. Jabier Salutregi "Egin"eko zuzendariak eta Teresa Toda zuzendariordeak azaldu zutenez, hainbat ordenagailu eta material ugari falta zen.