Trangol anaiek haien sententziaren aurka protestatzeko eta Celestino Cordovari elkartasuna adierazteko hasi zuten gose greba uztailaren 4an. Beste hiru pertsona ere gose greban daude arrazoi beragatik
Eliza ebanjeliko bat erretzea egozten diete bi anaiei. Pablo eta Benito Trangol presoek beren epaiketa bertan behera uzteko eskatuz ekin diote gose grebari. Frogarik gabe eta inork aurpegirik eman gabeko testigantzen bidez epaitu dituztela salatzen dute.
Resumen egunkari txiletarrari bidalitako oharrean jakinarazi dute Pablo eta Benito Trangolek “erabaki drastiko hau hartzera behartu” dituztela nahiz eta “aurreko gose greban hil zorian egon”.
Honekin batera, Celestino Cordova machi-ari (Maputxeen autoritate erlijioso eta espirituala) elkartasuna adierazi nahi izan diote. 102 egun pasa zituen lehenengo gose greban eta 40 egun bete ditu uztailaren 10ean urtebeteko bigarren gose greban, “Maputxe herriak sufritzen duen errepresioa salatzeko”. 2013an gertatutako hilketa bat egozten diote, Werner Luchsinger enpresariaren hilketa eta bere emaztearena Vivianne Mackay. Defentsak dio guztia muntaia dela eta bere bezeroa errugabea dela.
Beste hiru pertsona hasi dira gose greban elkartasuna adierazteko Celestino Cordovari. Honek eskerrak eman zizkien uztailaren 4ean argitaratu zuen audio baten bitartez eta “beharrezkoa bada bizia emateko prest” dagoela adierazi zuen.
Cristobal Reumay, machi-aren elkartasun sareko kidea, eta Manuel Salvatierra, rastafari mugimendu bateko kidea, uztailaren 1ean hasi ziren gose greban. Trangol anaien egun berean (uztailaren 4an), zuzenbideko ikaslea den Carlos Perezek gose grebari ekin zion, “machi-aren eskubideengatik, osasun eta ekintza espiritualen eskubideen alde”. Beste kolektibo batzuei gose grebara gehitzeko dei egiten die Cordova machi-ak.
Txileko Giza Eskubideko Unibertsitateko eta Unibertsitate Indigenako bi katedrek La Monedari bidalitako ohar batean elkartasuna adierazi diote machi-ari eta bere rewe, maputxeen antzinako erritua, aldaketako zeremoniara joateko elkartasuna adierazi diote.
Hainbat ekintzatan parte hartzera gonbidatzen dute gizartea, uztailaren 12an Santiago hirian egingo den ekintza musikalera gerturatzeko.
Hemen gose greban dauden maputxeen datuak: