argia.eus
INPRIMATU
Sei irakurletza berri eta bi katedra jarri nahi ditu martxan Etxeparek atzerrian
  •  

     

     

2011ko maiatzaren 16a

Euskara eta euskal kultura sustatzeko ahaleginetan, Etxepare Institutuak gutxienez sei irakurletza berri eta bi katedra jarri nahi ditu martxan atzerriko unibertsitateetan. Liverpool (Erresuma Batua), Standford (AEB), Poznaneko Adam Mackiewicz (Polonia) eta Alemaniako Konstanza unibertsitateekin hitzarmenak sinatuak ditu dagoeneko. Datozen hilabeteetan Parisko Sorbonne Nouvelle zein Kaliforniako Santa Barbara unibertsitateekin akordioak lortzea dute helburu.