argia.eus
INPRIMATU
Sei buruzagi indigena hil eta hamar bahitu dituzte Nikaraguan
  • Nikaragua iparraldeko Mayagna Sauni As komunitateak sei buruzagi indigenen hilketa eta hamarren bahiketa salatu zuen urtarrilaren amaileran. Komunitateko gainontzeko biztanleek alde egin behar izan dute, erasotzaileek –80 pertsona armatutik gora, komunitateak azaldu duenez–  hainbat etxola ere erre baitzituzten, Democracy Now-k kaleratu duenez.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko otsailaren 04a
Mayagna Sauni As komunitatea.

Erasoaren arrazoia indigenen lurren jabetzari lotu diete bertakoek, izan ere, legez lur horiek komunitate indigenarenak badira ere, komunitate ez-indigenarekin gatazka bizian dabiltza.  Azken hauek lur horiek bereganatu nahi dituzte abeltzaintza eta zuhaitz mozketarako.

Hala ere, eraso hau ez dela berria adierazi dute indigenek. 2014tik mota honetako sarraskiak jasaten dabiltzala azaldu dute mayagnek