argia.eus
INPRIMATU
Segurtasun zaintzaileak ez dira Leioako Campuseko fakultate bateko ikasleen gunearen parean gehiago egongo
Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2018ko abenduaren 18a
Argazkia: @Leioatik

Ikasleentzat, aurtengo ikasturteko arazo nagusietako bat zen Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko segurtasun zaintzaileen lana: “Fakultateko bazter guztiak kontrolatu eta gure jarduna oztopatzeko eraso berri bat zen”. Ia astero manifestatu dira; tartean, urriaren 31n izandako tentsio uneak, eta azaroaren 29an eginiko manifestazioa –Dekanotza okupatu zuten–. Azken honen ostean ekin zioten Dekanotzarekin negoziatzeari. Adostasun batera iritsi direla jakinarazi dute gaur eginiko prentsaurrekoan: EHUk segurtasun zaintzaileak kenduko ditu ikasleen gunearen paretik, printzipioz, behin betiko.

Elkartasuna eta koordinazioa

Borrokatzearen garrantziaz hitz egin dute. Dena dela, ikasleen elkartasuna beharrezkoa dela azpimarratu dute: “Lortutakoarekin, argi utzi dugu elkartasunean eta koordinazioan oinarrituriko antolakuntza eredu autonomo batek duen eraginkortasuna”. Eraso bakoitza denen aurkako eraso bat dela eta kolektiboki erantzun behar dela esan dute.

 

 Jarraian GKZ-ko asanbladak egin duen irakurketa: