Espainiako Herritarren Segurtasunerako lege berriak segurtasun pribatuko enpresei botere gehiago eman die; besteak beste, kalean jendea identifikatzeko eta atxilotzeko aukera izanen dute agente pribatuek.
Espainiako Diputatuen Kongresuan segurtasun enpresa pribatuei eskumen handiagoak emango dizkien lege proiektua aurrera atera zen PP, EAJ eta CIUren botuei esker.
Proba fisiko errazagoak
Lege berriak proba fisiko errazagoak ezartzen ditu segurtasun enpresa pribatuetarako langile izangaiei.
Etorkizuneko segurtasun pribatuko zaindariek lau proba fisiko pasa beharko dituzte (2012an bost ziren igaro beharrekoak). Orokorrean probak malgutu egin dira, eta abiadura edo erresistentzia gaitasunak proba bakarrean neurtuko dira.
Azterketa idatziaren gai-zerrenda mantendu eginen da, eta 50 minututan 80 galdera erantzun beharko dituzte. Altuera da Espainiako Barne Sailak aldatu duen baldintzetako bat, lehen baino 5 zentimetro gehiago neurtu beharko baitute zaindari izateko aurkeztu nahi dutenek. Emakumezkoek 1,65 metro eta gizonek 1,70 gutxienez.
Beste baldintzetako bat azken lau urteetan aurrekari penalik ez izatea eta segurtasun arau-hauste larririk egin ez izana da. Lehenago egin izanak ez du axolako.
Eskumen gehiago
Zaindari pribatuek kartzeletan edo etorkinendako babes etxeetan kontrol funtzioak betetzea ahalbidetuko du lege berri horrek. Hala nola, kalean dabiltzan herritarrak identifikatu eta atxilotzea ere. Orain arte Estatuko Segurtasun Indarrek soilik zuten horretarako eskumena.
Informazio gehiago: Segurtasun pribatuaren gaiarekin lotuta, ARGIAko 2273. zenbakian (2011-04-17) Segurtasunaren negozioa kolokan izeneko artikulua argitaratu zuen Unai Break Euskal Gatazka eta Eskolten inguruan.