Eusko Legebiltzarreko kreditu-txartelak behar ez bezala erabili izana egotzita kargugabetu dute eta Arabako Probintzia Auzitegiko fiskaltzaren esku utzi dute auzia.
Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriak egin zuen Segurtasun burua kargugabetzeko proposamena. Segurtasun burua hamarkada bat baino gehiago egon da karguan, baina Legebiltzarreko mahaiak adierazi duenez “konfiantza galdu dute”.
Kargutik kendu berri duten Segurtasun buruak kreditu-txartelaren erabilera okerra egin izana ukatu du El Diario Vascok jaso duenez.