04/08 sumarioaren auziko fiskaltzak, defentsak eta auzipetuek akordioa itxi dute. 10 urteko espetxe zigor eta inabilitazio eskaera urte eta erdi eta urte eta 8 hileko zigorrera adostu dituzte. Horren ondorioz, EHAK eta ANVren izenean aritzeagatik auzipetutako 35 lagunetarik inork ez du kartzelara itzuli beharko.
Madrilgo Auzitegi Nazionaletik Alberto Pradilla kazetariak berretsi duenez, akordioaren testuan biolentziarekin lotutako ekimenak arbuiatu, haien jardunak eragindako biktimen eta minaren aitortza agertzen da. Sortuko kide eta auzipetu Pernando Barrenak twitter bidez adierazi du lortu duten akordioa baliogarria izango dela salbuespen legedia indargabetzen laguntzeko.
Twitterren #35akEreLibre traola erabiltzen ari dira.