argia.eus
INPRIMATU
Segimendu Bereziko Unitatetik atera dute Oihan Arnanz Altsasuko gaztea
  • Altsasuko Gurasoek eman dute horren berri. Etxean nahi dituzten arren albiste "ona" dela nabarmendu dute. Epaia ezagutu eta berehala, ekainaren 16rako, manifestazioa iragarri dute justizia eskatzeko. Iruñean izanen da 17:00etan Golem zinematokietatik.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko ekainaren 08a
Altsasuko Gurasoak herriko plazan atzean pankarta erraldoia dutela.

FIES erregimenean izan dute Oihan Arnanz gaztea. Segimendu Bereziko unitatea da hori eta muga asko ezartzen dizkiete egoera horretan dituzten presoei. Atzo iragarri zuten Altsasuko Gurasoek erregimen horretatik atera dutela Arananz. Nahiz eta etxean nahi dituzten zazpi gazteak, albiste "ona" dela nabarmendu dute. "Gutxienekoa litzateke etxetik gertu dauden espetxeetara hurbiltzea", nabarmendu dute Twiter kontuak Altsasuko Gurasoek. 

Jendearen elkartasuna

Altsasuko Auzia hasi zenetik nabarmendu dute Altsasuko Gurasoek eurek alde positibo bat izan badu proportzionaltasun falta honetan, bidegabekeria honetan ... jendearen babesa eta elkartasuna izan dituztela bidelagun. Hala, indarrarekin segitzeko, beste deialdi bat egin dute: ekainaren 16an Iruñeko Golem zinematokietatik irtengo den manifestazioan parte hartzeko. 17:00etan irtengo da eta justizia eskatuko dute. 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.