Segiko kideak izateagatik zigortu zituzten bost gazteetatik hiruk “ezkutatzea” erabaki dutela iragarri dute bideo honen bitartez.
Sei urte eta erdiko zigorra ezarri zieten Auzitegi Nazionalak. Helegitea jarri ostean Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen zigorra joan den Abenduaren 18an.
Bideoan azaltzen duten bezala, “jarduera politikoa eta gazte mugimenduetan eginiko lanagatik” zigortu dituzte, “torturapean egindako autoinkulpazioak” oinarri hartuta.
Bideoan adierazten duenez Xabier Lujanbiok: “Arkaitzek Maitanek eta nik uste dugu eman dezakegun erantzun egokiena jardun politikoari eustea dela eta horregatik erabaki dugu ezkutatzea”. gainera jendeak emaniko babesa eskertu du.
Auzitegi Gorenak hiru hauez gain Aitor Alberdi eta Aitor Franco ere zigortu zituen. Aldiz, Iosu Arruabarrena absolbitu egin zuten.