argia.eus
INPRIMATU
Segiko kide izatea egotzita kartzelan zeuden bost gazte aske
  • Aske geratu dira Xabat Moran, Bergoi Madernaz, Marina Sagastizabal, Igarki Robles eta Aiala Zaldibar. Espainiako Epaitegi Goreneko fiskaltzak onartu du, Segiko kide izatea egotzita sei urteko kartzela zigorra ezarri zieten zazpi gazteri zigorrak murriztea.

ARGIA @argia 2015eko azaroaren 04a

Zigor Kode berriaren aplikazioak ekarri du zigorrak berraztertzea. Ainhoa Villaverde eta Ibon Esteban ez dituzte askatu. Oraingoz ez da publikoa Gorenaren sententziaren edukia, eta beraz, ikusi egin beharko da bi hauen zigorretan aldaketarik dagoen.