argia.eus
INPRIMATU
Sébastien Lifshitzek jasoko du Zinegoak 2021 ohorezko saria
  • Zuzendari frantsesak otsailaren 28an jasoko du Zinegoak jaialdiaren 18. edizioko ohorezko saria Bilbon.

Oihane Arretxea Bereziartua @oihane_arretxea 2021eko otsailaren 04a
Argazkia: Zinegoak

Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak ohorezko saria emango dio Sébastien Lifshitzi. Saria jasotzearekin batera, “Petite Fille” izenburua duen bere azken lana aurkeztuko du Azkuna Zentroko auditorioan eguerdiko 12:00etan. Horretaz gain, jaialdiak zuzendariaren lanen atzera begirako erakusketa eskainiko du.

Pau Gillen Zinegoakeko zuzendariren ustez, “giza esentziaren funtsezko gaiak lantzen ditu LGTBI+ errealitateak abiapuntutzat hartuta”. Lifshitzek, sexu, identitate eta genero aniztasuna lantzen dituzten obrak aurkeztu ditu bere ibilbidean zehar eta jaialdiak zuzendariaren konpromezu sozial eta emozionala nabarmendu du. Jaialdiaren aurreko edizioetan parte hartu izan du zuzendariak eta hainbat sari jaso ditu, Lesbianismo eta Generoa saria 2014an ‘Bambi’-rekin eta Film Onenaren saria ‘Wild side’ lanarekin.