argia.eus
INPRIMATU
Seaskari eman dio Euskara Saria Hau Pittu Hau konpartsak
  • Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak Hegoaldetik jasotzen duten laguntza eskertu du, eta esan du saria jasotzeak “egiteko lan handia” geratzen dela adierazten duela.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko abuztuaren 23a
Argazkia: Euskal Irratiak.

Hau Pittu Hau Bilboko euskaldunen konpartsak Seaska elkarteari eman dio urtero banatzen duen Euskara Saria, Ipar Euskal Herrian mende erdiz euskarazko irakaskuntza sustatzeko egiten ari den lana aitortzeko.

Berriarekin elkarrizketan, saria aurreko mende erdian pentsatuz eman dietela uste duela esan du Gorostiagak. Aurten Seaskak mende erdia bete duela gogorarazi du, eta Ipar Euskal Herrian euskarak duen egoera dela eta, “betiko zailtasunekin” lan egin behar dutela.

Euskara Ipar Euskal Herrian ez da ofiziala, baina Gorostiagak aitortu du bereziki azken urteak izaten ari direla zailak, Emmanuel Macron gobernura iritsi zenetik zailtasunak besterik jartzen ez dietela adieraziz: “Macron gobernuan dagoenetik trabak besterik ez dugu izan, eta irabazitako guztia borroka bidez izan da”, esan du Gorostiagak.

Egun duten arazo larriena “irakasle falta” dela onartu du Gorostiagak, geroz eta haur gehiago matrikulatzen ari baita azken urteetan: “Frantzia hiperzentralizatuan irakasle postuak Parisen erabakitzen dira, euskararen beharrak inolaz ere kontuan hartu gabe”, dio Gorostiagak.