argia.eus
INPRIMATU
Seaskako ikastolek argia itzaliko dute ordubetez, Kaskarotenearekin elkartasunean
  • Seaskako 31 ikastolek ostiralean argirik gabe emango dituzte klaseak 11:00etatik 12:00etara. Ziburuko ikastolari elkartasuna adierazi nahi diote horrela, bertako haurren egoera irudikatzeko eta, bide batez, argindarraren ekarpenaz jabetzeko.

Nerea Ibarzabal Salegi 2014ko azaroaren 06a
Kaskaroteneari gertatu zaiona "beste edozein ikastolari" gerta dakiokeela ohartarazi du Seaskak. (Arg: Seaska)

Ikastoletako lehendakari eta ordezkariak Kanbon elkartu dira asteazken arratsaldean, Kaskarotenea ikastolaren egoera aztertzeko. Guy Poulou auzapezak argindarra moztu dienetik, elektrizitate sorgailu batekin dabiltza martxan.

Naizek jaso duenez, Kaskaroteneari gertatu zaiona "beste edozein ikastolari" gerta dakiokeela ohartarazi du Seaskak, euskara ofiziala ez den bitartean.

Kaskaroteneako haurrak Marinela gunetik kanporatu nahi ditu Ziburuko auzapezak. Argindarra mozteaz gain, eguneko 100 euroko isuna ordaintzera behartuta daude.

Informazio gehiago:

Laida Mujika Kaskarotenea ikastolako zuzendariari elkarrizketa.

10.000 euro emango dizkio Udalbiltzak Ziburuko ikastolari.