Zientzietako azterketa euskaraz ez zekiten irakasleek zuzendu dute, hasieran Bordeleko errektoretzak azterketok bahitu ostean.
Ikasle guztiek gainditu duten arren, zientzien azterketan Seaskako ikasleek nota txarrak eskuratu dituzte. Seaskak Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu du brebetako azterketa hori euskaraz ez dakiten zuzentzaileen esku uzteagatik.
179 ikasletatik batek ere ez du lortu batez besteko emaitza zientzietan. Udan eta uda ostean mobilizazioekin jarraituko dutela adierazi du Seaskak.
Brebeta eskola amaierako azterketa da eta bertan hiru azterketa egiten dira: matematikak, historia eta geografia eta zientziak. Lehenengo bi azterketak euskaraz egiteko aukera dago baina azkena soilik frantsesez. Bordeleko errektoretzak hasieran zientzietako euskarazko azterketen zuzenketa blokeatu zuen eta gero euskara ez zekiten irakasleek zuzentzeko agindua eman zuen.