Seaskak jakinarazi du PSren egoitzaren okupazioa altxatzea erabaki duela. Paxkal Indo prefetarekin eta eskualdeko lehendakariarekin izan da. Datorren astelehen edo astearterako ministerioen bilera izango dela jakinarazi diote. Hitzez esan diote astearterako bilera noiz izango den jakinaraziko dietela. Senataritzan izango litzateke bilera. Asteazkenerako berririk ez badute jasotzen, berriz mobilizazioak deituko dituztela adierazi dute Seaskako kideek.
Hiru partaide izango ditu bilerak Indori komunikatu diotenez: Eskolim (Frantziako estatuan hizkuntza gutxiagotuek osatzen hezkuntza eragileen elkartea), legebiltzarkideak eta legea aldatzeko behar diren hiru ministerioetako ordezkariak (barne ministerioa, kultura eta hezkuntza).
"Beti bezala, guk dugu egiten lehen urratsa", adierazi du Indok.
Prentsaurrekoa bideoan ondoren (Garbine Ubeda Goikoetxea).