argia.eus
INPRIMATU
Seaskak protestekin jarraitu du falta zaizkion 25 lanpostuengatik
  • Uztaritzen elkartu dira 120 irakasle asteazkenean, Frantziako Hezkuntza Ministerioaren aurrean.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko ekainaren 15
Irakasleak protestan Frantziako Hezkuntza Ministerioaren aurrean

Datorren ikasturtean Seaskak 230 ikasle gehiago izango ditu eta 25 lanpostu gutxiago. Berriari  jakitera eman diotenez, lanpostuak ez eskuratzeak, “ikastola handietan, Frantziako akademiako zuzendaria den  Barrieren kalkuluekin, haur kopurua 50 ikaslera arte igo daiteke”.

Hezkuntza Ministerioak irakasle posturik emango ez zuela adierazi arren, protestekin hasi denetik, 5,5 irakasle lortu ditu Seaskak, hala ere “gehiago behar ditugu”, adierazi dute. Pierre Barrierek, “hitzarmena errespetatzeko gutizia mikorik”, ez duela salatu du Seaskak.