argia.eus
INPRIMATU
Seaskak elkarretaratzea egingo du gaur Baionan suprefetaren ekimenak gaitzesteko
  • Seaska ez da ados suprefeta eta prefeta ematen ari diren urratsekin. Hendaiako eta Beskoitzeko ikastolen egoitza proiektuak oztopatzen ari dira, eta ziur daude aurki beste ikastola bat ataka berean izango dela.

ARGIA @argia 2014ko urtarrilaren 31
Suprefeturaren aurrean Seaskak iaz egindako ekintzetako bat. Argazkia: Bob Edme / kazeta.info.

Gaur, otsailak 1, arratsaldeko 16:00etan Baionako Suprefeturara gerturatuko dira eta Frantziako Gobernuari murgiltze ereduarentzako lege berria eskatuko diote. Lege egokirik ezean, tantaka-tantaka, ikastolek arazoak dituzte herriko etxeetako lurretan eraikinak jasotzeko edo horiek alokatzeko. Seaskak dioenez, Gobernuko ordezkariek aterabidea bilatzen ari direla esaten diete, baina prefeta eta suprefeta oztopoak baino ez dira ari jartzen. Gaur egun Hendaiako eta Beskoitzeko ikastolak dituzte jopuntuan, Beskoitzekoari lur eta egoitza publikoak alokatzea ere debekatu nahi die Estatuak.

Prefeturaren ekimena ez da Euskal Herrira mugatzen, Biarnoko Artixeko Calandretari (hango ikastola, nolabait esateko) ikasturte bukaerarako alokatzen duten egoitza publikoa husteko agindu diote.