argia.eus
INPRIMATU
Seaska herriz herri elkarretaratzeak egiten ari da, behar dituen irakasle lanpostuak bete daitezen eskatzeko
  • Frantziako Hezkuntza Ministerioari behar dituen irakasle postuak eskatzeko Ipar Euskal Herriko 32 herrietan elkarretaratzeak deitu ditu asteazkenean Seaskak, 2018-2019 ikasturtea “baldintza duinetan” hasteko. Eguerdiko 12:00etan eta arratsaldeko 18:00etan egingo dira.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko maiatzaren 30
Herri Urratsen euskaraz ikastea eskatu zuten milaka pertsonak (Arg: EITB)

Seaskak 25 lanpostu eskatzen ditu, eta Euskararen Erakunde Publikoak dio hamabost behar direla gutxienez. Hala ere, Frantziako Hezkuntza Ministerioak 5,5 lanpostu soilik eskaini ditu. Estatuaren eskaintzak Seaskaren beharrak asetzen ez dituela ikusita mobilizatzen ari dira.

“Ikusiz Parisek ez gaituela entzuten, ordezkariek erabaki dute lehen mobilizazio hau antolatzea. Lehen hitzordua da eta aste honetan gauzak mugitzen ez badira beste mobilizazio bat prestatzen ari gara”, azaldu dio Kazetari Seaskako zuzendari Hur Gorostiagak.

Herri Urratseko ekitaldian, Euskal Elkargoko lehendakari Jean-René Etchegarayk, Max Brisson senatariak eta Vicent Bru diputatuak Seaskaren eskaerak Parisera eramango zituztela esan zuten.