argia.eus
INPRIMATU
Schönberg hurbilduko du Bilboko Orkestra Sinfonikoak bere 90.urteurrenean

2011ko apirilaren 13a
Bilboko Orkestra Sinfonikoa, aurretik emandako kontzertu batean.

90 urte beteko ditu BOSek hurrengo urteko martxoaren 8an, eta ospatzeko, Arnold Schönbergen "Gurrelieder" obra programatu du 2011-2012 denboraldirako. Bi emanaldi izanen dira 2012ko martxoaren 8 eta 9an eta Anne Schwanewilms sopranoa edota Simon O´Neil tenorea bezalako artistek hartuko dute parte. Euskal Herrian obra hau ikusi eta entzun ahal izateko lehenbiziko aukera izanen da, orain arte ez baita sekula eskaini. Günter Neuhold BOSeko zuzendari artistikoak atzo esan zuenez, aretotan programatzeko oso zaila den obra da Schönbergena, "estilo hori menderatuko duten bakarlari ugari eta zenbait koru eskatzen dituelako". 2011-2012 denboraldian, 17 kontzertu emango ditu guztira BOSek.