argia.eus
INPRIMATU
‘Sautrela’k eta ‘Hitzetik Hortzera’k segiko dute

2010ko uztailaren 16a
Hitzetik hortzera.

Zalantza asko izan dira ETBko bi saio horien jarraipenaz. Berriak jakinarazi duenez, bi saioek jarraituko dute datorren denboraldian, baina aldaketak izango dira. Gastuak murrizteko asmoz, Sautrelan ETBk bere errealizadorea eta beste langile bat sartuko ditu eta erredaktore bat gutxiago izango da lan taldean. Orio Produkzioak ekoiztetxeak segiko du saioa egiten. Aurkezlea Hasier Etxeberria izango da, orain arte bezala. Hitzetik Hortzerak jarraituko du, baina ez du Digitalak ekoiztetxeak egingo. Bertsozale Elkarteak izango du hemendik aurrera saioa egiteko ardura, baina Berriaren arabera ziurrenik ETBk bere langileetako batzuk jarriko ditu lan taldean. Litekeena da Amaia Uribek aurkezten jarraitzea.

Kalaka saioak berriz, ez du segiko eta ETBk beste eztabaida saio bat egiteko asmoa du, Kalakarekin zerikusirik ez lukeena.