“Saudiarren diplomazia erlijioso militarizatuak mundua mehatxatzen du”

  • Pierre Conesa (1948) Frantziako Defentsa ministerioko goi-funtzionario erretretaduna elkarrizketatu du Afrique-Asie hilabetekariak uztail-abuztuko zenbakian, Bartzelonako gertakizunak baino lehen. Pasarte txiki bat euskaratu dugu, non Afganistango gerratik gaur arte luzatu den gatazkaren gakoez ari den. Conesaren azken liburua da Docteur Saoud et Mister Djihad : la diplomatie religieuse de l'Arabie saoudite.


2017ko abuztuaren 24an - 11:05
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Saudi arabiarrek ez dute islama zabaltzen munduan, wahabismoa da zabaltzen dutena. Ez dute besterik aipatzen. Erresumaren historia kontatzean bezala erlijio kontuez ari direnean, Saudi Arabiak bi oinarri dauzka: ezpata eta dotrina wahhabita. Saud familiak ez zeukan inolako erlijiozko legitimotasunik, ezta inolako lotura historikorik ere Islamaren eskola juridiko nagusien fundatzaileekin. Erlijiozko oinarri baten beharra zaukaten, beraz, beren konkista militarrak justifikatzeko eta aurkitu dute Mohammad Abdul Wahhab sermoilari puritanoarekin elkartuz. 1774an Deriyako oasi txikiko buruzagia zen Mohammad Ibn Saud emirrak harekin sinatutako “Najd-eko itunak” eman zion sauditarren dinastiari estalki erlijiozkoa Arabiar penintsula konkistatzeko asmoan eta baita Otomandarren inperioaren kontra beraiek Jihad deitu ziotenari ekiteko ere.

"1932an Saudi Arabia ipotx geopolitiko bat zen. Mendebaldea ez zen ohartu zer bihur zitekeen"

1932an erresuma ezarri zutenetik, lehen helburutzat ezarri zuten islamaren zabaltzea, baina beti ere Najden wahhabiten fundatzaileekin sinatutako itunaren arabera. Garai horretan, jokabide salafista honek ez zuen pizten munduan inoren interesik. 1932an Saudi Arabia ipotx geopolitiko bat zen. Nori axola zitzaion erresuma hura? Ia inori ez. Mendebaldea ez zen ohartu zer bihur zitekeen Saudi Arabia: petrolioa zeukan, egia, baina inolako eragin geopolitikorik gabe.

1973az geroztik [petrolioaren lehen krisi handia] dirua hasi zen mundu osotik iristen, baina, gainera, Gerra Hotzaren garaia zen. Ekialde-Mendebalde borrokan, erresuma antikomunista zen. Eta saudiarrak sobietarren aurka zeudenez, Mendebaldearen alde zeuden. Ekialde-Mendebalde estrategiak perbertitu zuen gauzez ondo jabetzea. Horri gehitu behar zaizkio jokoan zeuden kontratuak, interes ekonomiko begi bistakoak. Horrek guztiak bihurtu ditu, eta bihurtzen gaur ere, miope mendebaldarrak.

Nik nabarmendu dut Saudi Arabiako erresumak hasieratik eduki duela diplomazia erlijioso bat, baina diplomaziaren alorrean lehenbiziko kolpea Nasser izan zen. Nasserrek [Egiptoko lehendakaria 1954tik 1970 arte, panarabismoaren eta sozialismo arabiarraren liderra] Golkoko monarkiak kritikatu zituen, modernitatea eta gizaki sozialista defenditzen. Saudi Arabia Nasserri aurre egiteko hasi zen diplomazia erlijiosoa antolatzen, eta are gehiago sustatu zuen 1973az geroztik. 1979tik bere autonomia garatu zuen Mendebaldearen estrategiarekiko, baina inori ez zitzaion axola, saudiarrak antikomunistak zirelako. Hamar urte beranduago ikusi da wahhabitak iristen boterera [Afganistanen]. Talibanek, madrasetatik [eskola erlijiosoak] ateratako ikasleek, planetako lehenbiziko erregimen salafista sortu zuten. Saudi Arabiaren diplomazia erlijiozkoa izan da talibanen errejimena sorrarazi duena, berehala onarpena emateko. Geroago, Afganistanen borrokan ibilitako gudariak itzuli direnean beren sorterrietara (Aljeriara, Balkanetara eta abar) sortu dira munduak ezagutu dituen krisi berriak.

(…)

Afrique Asie. Armak esportatzen dira eta ezegonkortasunak ez dio axola. Frantziari zenbat kostatu zaizkio Bataclan, Niza eta bestetako atentatuak (turismoaren jaitsiera, segurtasunaren faktura garestitzea…) alderatuz Golkora esportatzen denarekin? Kontuak atera ote dira?

"Utzi eztabaida ideologikoa eta erreparatu terrorismoaren diruari"

Ez dago balantzerik gai honetan. Inork ez dauka interesik atentatuon eta Saudi Arabiaren arteko loturez hitz egiteko. Hori da gizadiaren historiako errore estrategiko handietako bat. Ikusten dituzu atentatu baten ondoren eta esaten duzu ezin sinestekoa dela. Esaten da: egia da, agian salafistak izango dira, baina begira, beren artean ez dira berdinak, Estatu Islamiarraren eta Saudi Arabiaren arteko lotura zuzenik ez dago… Alabaina, kantzerrak metastasiak sortu ditu Afganistanen eta besteetan.

Baina utzi eztabaida ideologikoa eta erreparatu terrorismoaren diruari. Harrigarriena da diru honek krimen antolatuarenak egiten duen zirkuituaren alderantzizkoa egiten duela: diru garbia bihurtzen dute diru zikin. Eta azken finean irabazle nagusia zein den ohartzerako beranduegi da, ez dago hari oinak geldiarazteko modurik.

(…)

Afrique-Asie: Zer egin daiteke Libian?

Ez dute ezer egingo! Putetxe bat da Libia, Afganistan bezala. Soiet Batasuna desagertu ostean, krisi asko militarizatu dituzte. Aurrean areriorik ez zenez, militarizatu zitekeen. Lehenago, zenbait krisi militarizatuz gero, Afganistanen edo Vietnamen ikusi zen moduan, besteak ere esku hartzeko arriskua zegoen. Baina 1991z geroztik aurrean ez dago inor, eta hala militarizatu dira Yugoslavia, Siria, Irak eta abar.

Baina militarizatzea ez da soluzio politikoa, bitarteko bat baizik. Aldiz, orain erabakitzen da militarizatzea horrekin zer lortu nahi den erabaki aurretik.

(…)

Armada ez dago egina terrorismoari aurre egiteko, ez da bere ofizioa. Baina militarrak jartzen dira edonon, handitzen dira defentsako aurrekontuak… Perbertsioa da militarizatzen direla gauza asko eta militarrei etsaia izendatzen zaiela: Irak bonbardatzen da Estatu Islamiarrari erasotzeko, ez da Siria bonbardatzen baina Assadi laguntzen. Horra zer nolako aginduak ematen zaizkien. Politikoek uko egin diote krisiak politikoki analizatzeari eta militarrak bidali beharrik ez izateko soluzioak aztertzeari. Gaur diplomazia militarista izugarri arriskutsua jartzen dute praktikan. Beraiek dira gerren arduradunak osorik.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estatu Islamikoa
Ertzaintzaren txosten sekretu baten arabera Aznarrek Espainiako Inteligentzia Zerbitzuari eskatu zion ETA M11ko atentatuei lotzeko

El Diario egunkari digitalak argitaratu du Ertzaintzaren txostena. Honela dio: “Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak beraien Gasteizko langileak mobilizatu zituen ETA Al Qaedarekin lotu ahalko zuen informazio bila”. Dokumentuaren arabera, Italiako web orri bat... [+]


2024-01-29 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
“Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori”

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


2022-02-22 | Itxaro Borda
Salah

Irakurleak badaki 2015eko Parisko atentatu izugarrien auzia hurbiletik segitzen dudala, eskura dauzkadan prentsa baliabideei esker. 130 herritarren herioa eragin zuten komandoetatik bizirik ateratako kide bakarra Salah Abdeslam izan zen eta bere bizkar datza justizia egin... [+]


2022-01-28 | Aitor Aspuru Saez
Ehunka hildako utzi ditu jihadistak askatu asmoz Estatu Islamikoak espetxe bati eginiko erasoak

Urtarrilaren 20an Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioaren menpe dagoen Hasake hiriko espetxeari eraso diote auto suizidekin, milaka islamista askatzeko. YPGk kontrola berreskuratu arren, tiroketek jarraitzen dute, Daex-eko zenbait kide ezkutatu baita.


Generalitatetik 2017ko atentatuen inguruan gertatutakoa argitzeko exijituko zaio Espainiako Gobernuari

Jose Manuel Villarejo espainiar polizia ohiak adierazi ostean Espainiako inteligentzia zerbitzuek 2017ko atentatuak gerta zitezen utzi zutela, Kataluniako Gobernuak zer gertatu zen ikertzeko exijituko dio Espainiako Gobernuari. Halakorik egin ezean, auzia nazioarteko... [+]


2015ean Frantzian egondako atentatu yihadisten inguruko epaiketa hasiko da asteazkenean

Parisen eta Saint-Denisen egindako atentatuetan 130 lagun hil eta 400 zauritu zituen Estatu Islamikoak (EI). Irailaren 8an hasiko da hogei akusaturen aurkako epaiketa, eta zortzi hilabete iraungo du. Hamaika akusaturi biziarteko zigorra ezarri nahi diete.


Dozenaka hil eta 150 bat pertsona zauritu ditu Estatu Islamikoak Kabulen, ebakuazioen erdian

Estatu Islamikoaren Afganistango atalak bere gain hartu ditu ostegunean aireportuan eta bi kilometrora dagoen hotel batean egondako atentatuak. Ebakuazioak aurrera doaz, baina asteartean bukatuko dira. Atzerriko indarrek herrialdea utziko dute talibanek mehatxupean emandako... [+]


Talibanek Afganistanen gaineko kontrola hartu dute

Igandean Kabul hiriburua konkistatu zuten matxinoek. Datozen egunetan iragarriko dute Afganistango Emirerri Islamikoa. Ihes egin nahi duten herritarrak aireportuetan pilatu dira baina momentuz ez dute inor ebakuatu. Kabulgo aireportuan bost hildako egon dira.


2021-02-03 | Aitor Aspuru Saez
Siriako kurduen erronka zaila
Zer egin ISISeko milaka kide ohiekin?

Duela ia bi urte amaitu zen Daesheko Kalifatoa, baina erakunde horretan ibilitako milaka lagunek Siriako ekialde eta iparraldean jarraitzen dute. Kurduek gidatutako proiektu politikoak arazo larria du beste inork jaso nahi ez dituen pertsona hauek kudeatzen.


2020-12-09 | Aitor Aspuru Saez
Ersin Çelic eta Diyar Hesso zinema zuzendariak
“Turkiarentzat krimena da pelikula hau existitze hutsa”

Ersin Çelic eta Diyar Hesso dira Askatasunaren alde filmaren zuzendaria eta ekoizlea, hurrenez hurren. Valentziako Mostran Bronze saria jaso ostean, Euskal Herrian proiektatu dute azaroaren hasieran eta politika, gerra eta erresistentzia uztartzen dituen proiektuaren... [+]


2020-11-03 | ARGIA
Gutxienez lau lagun hil dira Vienako tiroketan

Azaroaren 2ko gauean Austriako hiriburuaren erdialdean gertatu da erasoa. Erasotzaile bat hil du poliziak, eta Austriako Barne ministerioak jakitera eman duenez "Estatu Islamikoaren aldekoa" zen. "Eraso terroristatzat" jo du tiroketa Austriako Gobernuak.


2020-09-03 | Mikel Eizagirre
Charlie Hebdoren aurkako atentatuaren epaiketa hasi da

Bost urteko ikerketaren ostean, Parisko Epaitegi Judizialak ustez erasoan lagundu zuten hamalau lagun epaituko ditu. Bien bitartean, adierazpen askatasunaren inguruko eztabaida berpiztu da Frantziako Estatuan.


2020-08-20 | Mikel Eizagirre
Hauteskundeak “arrazoizko epean” ospatzea aurreikusten dute Maliko altxamendu militarraren buruek

Ibrahim Bubacar Keita Maliko presidentea dimititzera derrigortu dute. Herrialdean aspaldian protesta gogorrak ari ziren ematen krisi ekonomiko larria dela eta.


2020-07-14 | Mikel Eizagirre
Bi lagun atxilotu dituzte Mossoek Bartzelonan, jihadismoaren aurkako operazioan

Barceloneta auzoko zenbait etxetan sartu dira Mossoak goizeko seiretan.


2020-03-25 | ARGIA
Hamaika hildako eta hainbat zauritu Estatu Islamikoak Afganistanen egindako atentatuan

Kabuleko sij gutxiengo erlijiosoaren tenplu bati tiroka eraso egin dio Estatu Islamikoak, sinestunak goizeko otoitzerako batu direnean. Afganistango segurtasun indarrek tiroketan parte hartu duten hiru yihadistetako bat hil dute.


Eguneraketa berriak daude