Espainiako Estatuko Buletin Ofizialak jasotzen du Espainiako Erreinuak eta Saudi Arabiak egiten dituzten tratu militarrak sekretupean mantendu behar direla. PP, PSOE eta Ciudadanosen babesarekin onartu zen neurria 2016an eta abuztutik indarrean da.
“Bi herrialdeen arteko adiskidetasuna indartzeko” neurria da sekretupean mantentzea armen salerosketa. Informazio klasifikatua zein izan behar den eta zein ez, erabaki subjektibo bihurtuko da, herrialdearekin egiten diren negozioak gardentasunik gabe egingo dira ondorioz.
Bartzelonako atentatuen ostean polemika izugarria egon da Espainiako Estatuak egiten dituen armen salmentagatik, eta gainontzeko oposizioak gogor salatu du neurria.
Hoy se ha publicado en el BOE el acuerdo comercial-militar con Arabia Saudi que aprobaron PP, PSOE y CS. https://t.co/wzq7ngAWbz pic.twitter.com/BwO7yk878C
— Alberto Garzón (@agarzon) 2017(e)ko irailak 6
2016an 116 milioi euro izan ziren Espainiako Defentsa Ministerioak Saudi Arabiara esportatutako armen balioa, hirugarren arma saltzaile nagusia izanik herrialdearentzat.