argia.eus
INPRIMATU
Saudi Arabiako eta Arabiar Emirerri Batuetako energia sektoreko enpresak euskal enpresekin elkartu dira
  • Uztailaren 2tik 4ra bitartean Saudi Electricity Company (SEC) eta Dubai Electricity & Water Authority (DEWA) enpresetako  bi kide bilerak eta bisitak egiten aritu dira Euskal Herrian, sare elektrikoen eta eguzki energian lan egiten duten enpresekin.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko uztailaren 11
Argazkia: zuzeu

SEC eta DEWA euskal energia sektoreko enpresekin bildu ziren batez ere. Bilera hauek  Bilboko Carlton hotelean egin zituzten eta parte hartu zuten euskal enpresak hauek dira: HWS Concrete Towers, Zigor, Batz Energy, Tamoin, ZIV, Sener, Idom, Rebattery, Supra Systems eta Relyum.

Bizkaiko Zabalargi erraustegira bisita ere egin zuten SEC eta DEWA enpresa ordezkariek, hondakinak errez energia nola ekoizten den ikusteko. Arteche, Alkargo eta Ingeteam euskal enpresak ere bisitatu zituzten.