Andrés Bódalo SATeko kidearen askatasuna eskatzeko martxa hastear zela eraman dute atxilo.
Andaluziako Langileen Sindikatuak (SAT) asteartean jakinarazi zuen Cañameroren aurkako atxilotze agindua zegoela, Guardia Zibila Jaéneko “Askatasunaren Kanpalekuan” agertu baitzen bere bila; Bódaloren askatasuna aldarrikatzeko protesten baitan kokatzen da ekimena.
Asteazken goizean –maiatzak 4– Madrilera martxa abiatu du sindikatuak, Andrés Bódalo kidearen askatasuna exijitzeko. Sindikatuak martxarekin lotzen du asteazkeneko atxiloketa, baina iragarri du ekimena ez dela bertan behera geldituko: “Diego Cañameroren atxiloketarekin ez dute martxa gelditzerik lortu”. Jada ekin diote Madrilerako bideari.
Atxiloketaren bideoa zabaldu du SATek:
[Eguneraketa, 2016-05-05]: Diego Cañamero aske utzi dute atxilotu eta ordu batzuetara, epailearen aurretik pasa ondoren. Aske utzitakoan honako txioa argitaratu du bere Twitter kontuan:
Yo mi libertad me la gano en la calle luchando, otros se la ganan robando y esos son premiados pic.twitter.com/dlKQQypecM
— Diego Cañamero Valle (@DcaValle) 2016(e)ko maiatzak 4
ARGIAk Diego Cañamero elkarrizketatu zuen 2012an: "Gorriak garela diotenei, behar gorria dugula erantzungo diegu".