argia.eus
INPRIMATU
Ibilbideak (Sarrera)
Sasien gainetik

Jon Torner Zabala @jtorner Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2023ko abuztuaren 01

Natur eta kultur ondare aberatsa dugu Euskal Herrian. Baita altxor horiek mehatxupean dituzten dozenaka azpiegitura ere. Bost ibilbide ekarri ditugu orriotara, beste hainbat problematika mahai-gaineratzeko aitzakia polita direlakoan. Arabako mendietan hasi dugu txangoa, non makrozentral eoliko bat egin nahi duten. Oderitzen (Nafarroa), berriz, gasbide bat eraikitzeko egitasmoak aurrera jarraitzen du; baita Erdizen, ganaduarentzako Baztango (Nafarroa) bazkalekurik onenean, magnesita meategia egiteko proiektuak ere. Eta Zumarragan (Gipuzkoa) plastikoa tratatzeko fabrika eraiki nahi du hango udalak. Bosgarren txangoa Zuberoan egingo dugu, Ozaze-Zühara aldean. Han ez dute azpiegitura handirik eraikiko, baina Ipar Euskal Herri osoa eraldatzen ari den fenomenoaren lekuko zuzena da: etxebizitzen espekulazioak barnealdea ere kolpatu du.

 

[Artikulu hau ARGIAren Aktualitatearen Gakoak 2023 100 orrialdeko aldizkari berezian argitaratu da. ARGIA Jendeak paperean edo PDFan jasoko du, bakoitzak hautatu duen gisan. Oraindik ez baduzu pausoa eman, egin zaitez ARGIAkoa eta plazer handiz bidaliko dizugu! Gainerakoek, Azokan eros dezakezue]