Nafarroa Aurrera elkarteak egindako eskaria bere eginez, Sartagudako Udalak euskararen erabilera espazio publikoan normalizatu nahi du.
Sartagudako Udalak herriko kaleetako plaka guztiak aldatuko ditu, hemendik aurrera gaztelaniaz eta euskaraz egon daitezen. Noticias de Navarrak jaso ditu José Ignacio Eguizábal (PSN) alkatearen hitzak. Iaz Nafarroa Aurrera elkartetik egin zioten proposamena pandemiak geldiarazi ondoren, orain aurrera egitea erabaki dute.
Seinaleek, gaztelaniazko izena goian eta azpian euskarazkoa izango dute. Sartagudako armarria eta Nafarroako kateak ere izango dituzte plakek. Herritarrei ez die ezertan eragingo helbideratzeei dagokienez, kalea ez baita izenez aldatuko eta, "gaztelania nagusitzen” dela azpimarratu du alkateak. Ekintza horrek Errigora eta Euskarabidearen dirulaguntza izango du.
Nafarroako zonifikazioaren arabera, euskaldunen hizkuntza eskubideak urratzen dituen eremuaren parte da Sartaguda, beste 112 udalerrirekin batera; ofizialki deituriko “eremu ez euskalduna”.