Gaitzerdi antzerki konpainiaren Kabia laborategiak Decir lluvia y que llueva (Euria esan eta euria erortzea) obra estreinatuko du bihar Durangoko San Agustin kulturgunean, 20:00etan. Joseba Sarrionandiaren testu eta ideietatik abiatuta, zorionaren inguruan mintzo da Borja Ruizek zuzenduriko obra. Udazken aldera euskarazko bertsioa aurkezteko asmoa du Kabiak.
Aste honetako ARGIAn (2.213. zenbakian), Sarrionandiaren testuak antzerkira eraman dituzten proiektuez idatzi du Oier Guillanek. Euria izan eta euria erortzea obra du hizpide, besteak beste, Joseba Sarrionandia. Lagun antzeztua erreportajean.