argia.eus
INPRIMATU
Sarrionandiaren “Hilda dago poesia?” liburua katalanera itzultzeko crowdfunding kanpaina abiatu dute
  • Joseba Sarrionandiaren Hilda dago poesia? antologia katalanera itzultzeko eta euskarazko eta katalanezko edizioa argitaratzeko asmoa daukate Pamiela argitaletxeak eta Pol-len edicions-ek. Asmoak aurrera eramateko ekarpen ekonomikoen beharra daukate, eta diru-bilketa kanpaina bat abiatu dute Verkami plataforman.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko maiatzaren 09a
Arg: Verkami

És morta la poesia? izango da liburuaren katalanezko izenburua. Joseba Sarrionandiaren poesia antologia da, eta 112 poema jasotzen ditu. Itzulpena Ainara Munt Ojangurenek egingo du, edizioa Víctor Sunyol poetak eta diseinua Mai-t Carbonellek.

Kanpainan parte hartzen dutenek liburuaren ale bat eta bestelako gehigarri batzuk jasoko dituzte.