argia.eus
INPRIMATU
Sarrikotapeako hondakindegiaren eraikuntza oztopatzeko protesta egin dute
  • Bil Ta Garbi zaborra kudeatzeko Ipar Euskal Herriko sindikatuak martxan dituen bi egitasmo berriek (bata Baionan eta bestea Sarrikotapean) polemika handia eragin dute azkenaldian, Kazeta.infok jaso duenez. Sarrikotapean eraikiko den Mendixka lantegiaren gunean ehunka pertsona bildu ziren atzo goizean eraikuntzaren jarduna oztopatzeko asmoz.

Lide Hernando @lidehernando 2013ko otsailaren 21
Bil Ta Garbi sindikatuaren logoa. (argazkia: agglo-cotebasque.fr).

Jendarmeak eta manifestariak parez pare izan dira eta makinak geldiarazi dituzte protestan parte hartu dutenek.

Sindikatuak, kexuak kexu, Sarrikotapeako zabor konpostegiaren lanak laster abiatuko direla iragarri du, hala egiteko baldintza guztiak betetzen dituela gehituz. Mendixka egitasmoa bi zatitan banatuko litzateke: lehenean hondakinak balioztatzeko  “lurbelztatugabeko bereizte gunea” ezarriko dute, eta bestean, hondakinen lurperatze gunea. Egitasmoak 24 milioi euroko inbertsioa eskatzen du.

Proiektua hasieratik izan da gatazkatsua. Herritarrek osatutako Terre Verte elkartea izan da bereziki protestaren buru. Mendixkan erabili nahi zen teknikak zaborren % 50 konpost bihurtu arren, beste %50 lur azpian gordeko duela salatu zuen taldeak. Horren ordez, kareztatze bidezko konpost teknika proposatu zuten, horrela zaborra lurperatzea ekidin daitekeelakoan.