Sarrigurengo haurrentzat ikastetxe berria aldarrikatuko dute Sortzen Jaian

  • Aspaldiko eskaera dute Sarrigurengo bizilagunek: ikastetxe berria behar dute, herriko eskola bakarra txiki geratu baita gora egin duen ikasle kopurua hartzeko. Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko Sortzen elkarteak maiatzaren 17an Sarrigurenen bertan egingo duen jaian, hori izango da aldarrikapen nagusia.


2015eko maiatzaren 11n - 09:09
Umeak ikastetxe berria eraikitzen, kartoia erabiliz. Euskalerria Irratia
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

3 urteko 215 haur baino gehiago hartuko ditu Sarrigurengo ikastetxe publiko bakarrak hurrengo ikasturtean. Zehazki, guztira 1.200 ikasle izango ditu eskolak, horietatik %50 baino gehiago 3 eta 6 urte bitartekoak. Nafarroako Hezkuntza Departamentuak 9 gelako eraikina egingo du, baina guraso eta irakasleentzat soluzioa beste bat da. Batetik, 9 gelatan ez direlako kabituko (10 betetzeko adina haur sartuko dira); bestetik, eraikina ez, eskola osoa dutelako aldarri, ikasgelez gain patioa, espazio partekatuak, jantokia, gimnasioa, bulegoak, hezitzaile talde propioa… izango dituena.

Hala, herrian bigarren ikastetxea egiteko eskatuko dute jaiaren aitzakian, egungo ikastetxea gelak gehitzen doan makro-zentro bihurtu ez dadin.

Euskalduna, autonomoa, demokratikoa, kalitatezkoa…

Izpi berriez, eskola berria da jaiaren hogeigarren edizio honetako leloa. Sortzen elkartea 1991n jaio zen eta sare publikoko 75 bat ikastetxe batzen ditu Hego Euskal Herrian. Indarrean dagoen eskola ereduari buelta eman eta balore jakin batzuen baitan egituratuko den euskal hezkuntza eraikitzea dute helburu.

Sei puntutan oinarritzen da Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko sarea: euskalduna eta eleanitza; autonomoa pedagogian eta kudeaketan; langileen baldintzak defendatuko dituena; demokratikoa partaidetzan; kalitatezkoa; doakoa eta pedagogia berritzaileduna.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sortzen
Lerinen D eredua ezartzeari ezetz esan dio Nafarroako Gobernuak, eskari kopurua legez nahikoa izan arren

Leringo hainbat gurasok herriko eskola publikoan D lerroa irekitzeko eskatu zuten iaz, baina nahiz eta legeak markatutako gutxiengo eskari kopurua gainditu, gurasoek ez dute aukera hori izango, Nafarroako Gobernuaren iritziz “Leringo eskolak ez duelako espaziorik D eredua... [+]


2021-10-12 | ARGIA
Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoetan azpikontratatzen diren zaintzaile batzuek ez dakite euskaraz

Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoetan azpikontrataturiko zenbait zerbitzutan ez da euskara eskatzen, eta ondorioz, haurrekin zuzenean ari diren langile batzuek ez dakite euskaraz, adibidez autobusetako zaintzaileen artean. Hala salatu dute Behatokiak, Sortzen elkarteak eta... [+]


2019-05-20 | ARGIA
Sortzenek laguntza eskatu du Iruñeko festaren diru galerei aurre egiteko

Sortzen elkarteak Iruñeko urteroko festari eutsi zion atzo Takonera parkean, baina eguraldia dela eta ekitalde ugari bertan behera utzi behar izan zituen, batez ere goizaldean eta eguerdian. Goizean, hala ere, Hodei magoaz gozatu zuten gazte eta helduek eta arratsaldean... [+]


2019-05-17 | ARGIA
Euskara ardatz, Sortzenen festa ospatuko dute igandean Iruñean

Takonerako lorategien inguruan egingo da festa etzi, maiatzaren 19an. Bi gune hartuko ditu: Vista Bella eta Bosquecillo kalea. Aurtengo leloa da Euskaratik guztion eskola sortzen eta, zentzu horretan, euskarak bustiko du jai eguna. Ondorengo lerroetan egunean zehar bertan izango... [+]


2019-04-11 | ARGIA
Sortzen jaia, maiatzaren 19an Iruñean

Sortzen euskal eskola publiko berriaren aldeko elkarteak antolatzen duen jaia maiatzaren 19an egingo da, Iruñeko Takonera lorategien inguruan.


2018-10-24 | Errigora
Bosgarren urteurreneko udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak

Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren bidez 800.000€ bideratu dira dagoeneko zonalde zigortuko ikastolak eta AEK indartzera eta, Sortzen elkartearen bidez, sare publikoan D ereduko taldeen sorrera sustatzera. Hala ere, oraindik Nafarroa hegoaldean euskarak... [+]


2018-05-21 | Ahotsa.info
Euskararen ofizialtasuna eta hezkuntza publikoaren aldeko aldarriak uztartu ditu Sortzen jaiak giro paregabean

Iruñeko Antoniutti parkean Sortzen Jaia ospatu da gaur. Milaka eta milaka lagun batu dira euskararen ofizialtasuna eta hezkuntza publikoaren alde.


Besarkadak euskarazko hezkuntzaren alde Erriberrin

Sortzen Elkarteak Besarkatu Ekimena ospatu du igandean Erriberrin, “euskarazko hezkuntzari ate berriak irekitzen ari diren familiak besarkatzeko”.


Herriarekin bat egiten duen eskola aldarri, apirilaren 21ean egingo dute jaia Sakanako ikastetxe publikoek

Hamabost udalerri eta bederatzi eskola publiko ditu Sakanak. Sortzen Elkartearen baitan dauden herri eskolak dira eta eskola eta herria, biak bat eginik, “hori da Sortzen Elkartearentzat nahi eta amesten dugun Hezkuntza Sistemaren oinarria: herriaren beharrei erantzungo... [+]


2018-03-27 | ARGIA
Sortzen-eko aurtengo jaiaren abestia egin du Afu taldeak: “EgunOn”

Abesti honekin alaituko du Afu taldeak aurten Maiatzaren 20an Iruñeko Antoniuti parkean egingo den festa. Egun on!, esan nahi du Sortzen elkarteak egunero eta horretarako jarrera hau bultzatuko duen EuskaraKilo pertsonaia sortu dute, iazko IkasKilo barraskiloari segida... [+]


Euskal Eskola Publiko Berriaren Jaia Iruñean
Makro-jaialdien eredutik ihesi

Zenbat jaialdi berdin (edo oso antzeko) ezagutu ditugu azken urteotan Euskal Herrian? Izenagatik desberdinduko genituzke agian, baina egitarauari eta antolaketari begira zenbat makro-festa ikusi ditugu herri batean eta bestean? Gastatzeko gure ahalmenaz gaindiko dirua genueneko... [+]


Milaka lagun elkartu dira euskal eskola publikoaren jaian, hezkuntzaren burujabetza aldarrikatzeko

Milaka lagun elkartu dira Sortzen elkarteak antolaturiko D ereduaren aldeko festan. Urte osoan egindako lana ospatzera Iruñera hurbildu diren pertsonei eskerrak eman dizkiete antolatzaileek eta Sortzen hezkuntzaren burujabetza lortzeko sortu zela gogorarazi dute.


D eredua zabaltzeko ahalegin handiagoa egiteko eskatu dio Sortzenek Nafarroako Gobernuari

Maiatzaren 21ean Iruñean ospatuko duten jaiaren etekin ekonomikoaren parte bat Nafarroako zonalde diskriminatuan dauden D ereduko lerro berriak laguntzeko bideratuko dute, Haizea egitasmoarekin.


Eguneraketa berriak daude